Ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko orientabideak [2023]
Argitalpen-data: 2023-03-31
Ikasle ijitoak hobeto eskolatzeko, ikastetxeak inklusioa gogoan hartu behar du hezkuntza emateko garaian, horrek sortuko baitu gizarte-kohesioa eta berdintasun-giroa ezberdintasunak errespetatzeko, baita genero-ezberdintasunak ere. Horrek ez du inondik ere neska-mutilen ikasketetan izan beharreko efizientzia gutxituko...
Indarkeria matxistaren biktima diren haur, nerabe eta emakumeei arreta emateko ikasteentzako jarraibideak [2022]
Argitalpen-data: 2022-11-01
Hezkuntza Sailak, EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023) planaren bidez, hezkidetza eskolan urratsak ematen jarraitzeko aukera eskaintzen die. Testuinguru horretan kokatzen da, hain zuzen ere, argitalpen hau......
Orientabideak · Jarraibideak ikasturtearen antolaketarako ikastetxe publikoetan [2022]
Argitalpen-data: 2022-09-01
Unibertsitatez kanpoko ikasketen antolamendua. Ikasturtearen antolaketa ikastetxe publikoetan: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, Lanbide Heziketako ikastetxeak, Heldiuen Hezkuntzako ikastetxeak...
Ziberjazarpen kasuen aurrean ikastetxeetan jarduteko orientabideak [2020]
Argitalpen-data: 2020-12-15
Zoritxarrez, modu presentzialean gertatzen den bezala, harreman birtualeko prozesuetan ematen diren jokabideak ez dira beti bizikidetza positiboaren parametroen barruan garatzen, eta ikasleen ongizate sozioemozionala larriki urratzen duten egoerak sortzen dira. Bizikidetza positiboaren aurkako jokabide horien artean, ziberjazarpena nabarmentzen da, zitalkeria dariolako.
Ingurune birtualeko ikas-irakaskuntza garatzeko orientabideak [2020]
Argitalpen-data: 2020-09-01
Urrutiko hezkuntzarako trantsizioa konplexua da; izan ere, online aritzea ez da modu birtualean lantzea aurrez aurreko saioetan lantzen dena, eguneroko eskola-saioak bideokonferentzia bidez ematea, esaterako. Aitzitik, hezkuntza birtualak bestelako estrategiak behar ditu, ikasleek bere ikaskuntzarekiko konpromisoa sustatzeko...
Hezkuntza laguntzaren berariazko premia (HLBP) duten ikasleen familientzako orientabideak [2020]
Argitalpen-data: 2020-06-15
Gure hezkuntza-sistema irakaskuntza ia erabat presentziala izateko diseinatuta dago. Egia da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzen ditugula, baina, betiere, aurrez aurreko jarduerari laguntzeko tresna osagarri gisa. Gaur egun, ordea, IKT horiek garrantzi berezia hartu dute gure ikasleei beren ikaskuntzaprozesua ahalbidetzeko bitarteko gisa.
Hezkuntza indartzeko banakako plana egiteko orientabideak | hibp [2012]
Argitalpen-data: 2012-11-01
"Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana egiteko orientabideak" (HIBP) izeneko dokumentu hau prestatu egin da jarraibide batzuk emateko oinarrizko hezkuntzan lan egiten duten profesionalei (zuzendaritza-talde, kontsultore, orientatzaile eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei), errazago aurreikus dezaten ikasleek ikasteko izan ditzaketen zailtasunak edo eskolan izan dezaketen porrota eta errazago esku har dezaten egoera horietan. Tresna malgua izan nahi du, orientabide praktikoa jasotzen dituena, ikasle, irakasle eta ikastetxeetako berezitasun zehatzetara egokitzeko.
Ikastetxean genero indarkeriaren prebentziorako esku-liburua [2016]
2016/02/17. Emakumeen eta, bereziki, haur, nerabe eta gazteen aurka egiten den indarkeria lehentasunezko gaia da hezkuntza-komunitate osoarentzat. Prebentzio egokirako garrantzitsua da ulertzea genero-indarkeria ez dela ez fenomeno ez gaitz bat, baizik eta munduan emakumeen heriotza-kausa nagusia den arazo bat...