«Nolega» Musikariak ikastetxeetan
Euskal kulturaren transmisioa gazteen artean zabaltzeko asmoz, Musikariak Ikastetxeetan programa jarri dugu abian, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendua. Programa honen bitartez gazteek euskal musikariekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izango dute. Musikariek, abesti batzuk zuzenean jotzeaz gain, beren sormen prozesuari buruzko azalpenak emango dituzte, baita beren lanak euskal musika tradizioarekin duen loturari eta idazle edo poetekin elkarlanean egindako lanei buruzkoak ere.
- ebazpena ikusi
- euskadi.eus web gunean ikusi
Argitalpen-data: 2024-09-02
Eskaera egiteko epea: 2024-09-13