Hizkuntza-ikastaroak atzerrian - DBHko 3-4 eta Batxilergoko ikasleria

AGINDUA, Hezkuntzako sailburuarena, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko diruz lagundutako plazetarako deialdia egiten duena, EAE-ren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan DBH 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzendua.

Argitalpen-data: 2024-10-28

Eskaera egiteko epea: 2024-11-28

Informazio gehiago

Ingeles hizkuntzan murgiltzeko egonaldiak Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat

Ebazpena, Hezkuntza sailburuordearena, hainbat plaza eskaintzen dituena herri ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBH-ko 2. maikako ikasleek hizkuntzan murgiltzeko egonaldiak egin ditzaten.

Argitalpen-data: 2023-11-07

Informazio gehiago

Hizkuntza indartzeko programetarako dirulaguntzak - IHB itunpeko ikastetxeak

AGINDUA, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez dirulaguntzetarako deia egiten baita ikasle etorri berrien hizkuntza indartzeko programak garatzeko.

Argitalpen-data: 2024-09-23

Eskaera egiteko epea: 2024-10-23

Informazio gehiago

«IRALE» Itunpeko ikastetxeentzako dirulaguntza deialdia

AGINDUA, IRALE programan irakasle liberatuak dituzten itunpeko ikastetxeentzako dirulaguntza deialdia iragartzen duena.

  • ebazpena ikusi

Argitalpen-data: 2024-09-02

Informazio gehiago

«Nolega» Musikariak ikastetxeetan

Euskal kulturaren transmisioa gazteen artean zabaltzeko asmoz, Musikariak Ikastetxeetan programa jarri dugu abian, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendua. Programa honen bitartez gazteek euskal musikariekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izango dute. Musikariek, abesti batzuk zuzenean jotzeaz gain, beren sormen prozesuari buruzko azalpenak emango dituzte, baita beren lanak euskal musika tradizioarekin duen loturari eta idazle edo poetekin elkarlanean egindako lanei buruzkoak ere.

Argitalpen-data: 2024-09-02

Eskaera egiteko epea: 2024-09-13

Informazio gehiago

«EIMA» Euskarazko ikasmaterialak diruz laguntzeko deialdia

AGINDUA, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak diruz laguntzeko deialdia egiten duena (EIMA deialdia).

  • euskadi.eus web gunean ikusi
  • ebazpena ikusi. EIMA 1, edizio-kostuak
  • ebazpena ikusi. EIMA Digitala HBI, ikasmaterial digitalak: Hezkuntza Baliabide Irekiak
  • ebazpena ikusi. EIMA Digitala JP, ikasmaterial digitalak: Jabetza Pribatuak
  • ebazpena ikusi. EIMA 4, euskarazko ikasmaterialak

Argitalpen-data: 2024-08-19

Eskaera egiteko epea: 2024-09-09

Informazio gehiago

IRALE. 2024ko udako eta 2024-2025 ikasturteko ikastaroak

AGINDUA, 2024ko apirilaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deitzen baitira Irale programaren 2024ko udako eta 2024-2025 ikasturteko ikastaroak eta ezartzen baita ikastarook egiteko plazak esleitzeko prozedura.

Argitalpen-data: 2024-05-10

Eskaera egiteko epea: 2024-05-28

Informazio gehiago

IRALE. 2024-2025 ikasturteko goi-mailako ikastaroak (H-I)

AGINDUA, zeinaren bidez, Irale programak eskainiko dituen irakastorduz kanpoko goi-mailako ikastaroen berri eman (H eta I ikastaroak) eta ikastaroak egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzen baita.

Argitalpen-data: 2024-05-13

Eskaera egiteko epea: 2024-06-03

Informazio gehiago

«Eleaniztasunerantz» Ikastetxeko hizkuntza-proiektuekin lotutako prestakuntza-jarduerak | itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteak

AGINDUA, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, dirulaguntzetarako deialdia egiten zaie unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei, ikastetxeko hizkuntza-proiektuekin lotutako prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Argitalpen-data: 2024-06-14

Eskaera egiteko epea: 2024-07-15

Informazio gehiago

«Pluriliteracies» irakasleak alfabetizazio anitzei buruz ingelesezko berariazko prestakuntza | ikastetxe publikoak

EBAZPENA Hezkuntzako sailburuordearena, ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleek alfabetizazio anitzei buruz ingelesezko berariazko prestakuntza batean parte hartzeko baldintzak ezartzen dituena, hizkuntzen eta beste arlo batzuen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak hobetzeko ingelesez.

Argitalpen-data: 2023-03-14

Eskaera egiteko epea: 2023-03-31

Informazio gehiago

«Nolega» deialdi bateratua - publikoak

 BARNE EBAZPENA, ikastetxe publikoetako giroa euskalduntzeko dotazio-deialdia zabaltzen duena: Ahozko Adierazpena (eskola antzerkigintza, bertso-lanketa, kantagintza, kontalaritza eta irratigintza); Ikasgelaz kanpoko Ekintzak (IKE); Euskal Girotze Egonaldiak (EGE); eta Ikastetxeen arteko binakako loturak (Ikabil).

Argitalpen-data: 2024-06-04

Eskaera egiteko epea: 2024-07-03

Informazio gehiago

«Nolega» deialdi bateratua - itunpekoak

 AGINDUA, Hezkuntzako sailburuarena, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-eremua euskalduntzeko Nolega dirulaguntza deialdia egiten duena.

  • ebazpena ikusi

Argitalpen-data: 2024-06-03

Eskaera egiteko epea: 2024-07-03

Informazio gehiago

«Nolega» euskal girotze barnetegiak

 Hondarribia, Barria, Elgoibar, Lemoiz eta Segurako Euskal Girotze Barnetegietan parte hartzeko eskabideak egiteko deialdia.

Argitalpen-data: 2024-03-04

Eskaera egiteko epea: 2024-03-22

Informazio gehiago

«Nolega» Urruzuno literatura-lehiaketa

Urruzuno eskola arteko literatur lehiaketa da eta ikasleen artean literatur zaletasuna, literatur sorkuntza eta euskararen idatzizko kalitatea bultzatzea du helburu.

Argitalpen-data: 2024-01-08

Eskaera egiteko epea: 2024-02-09

Informazio gehiago

«Nolega» hizkuntza-normalizazioko Ulibarri Programa

AGINDUA, 2024ko apirilaren 23ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, itunpeko ikastetxe pribatuek 2024-2025 ikasturtean Ulibarri Programan sartzeko edo bertan jarraitzeko dirulaguntza-deialdia egiten duena.

Argitalpen-data: 2024-05-06

Eskaera egiteko epea: 2024-06-06

Informazio gehiago

«Nolega» hizkuntza-normalizazioko Ulibarri programa - ikastetxe publikoak

BARNE EBAZPENA, zeinaren bitartez, [....] ikasturtean herri-ikastetxeek ULIBARRI programan sartzeko edo jarraitzeko bete behar dituzten baldintzak eta herri-ikastetxe bakoitzari dagozkion dedikazio-orduak esleitzeko irizpideak ezartzen baitira.

Argitalpen-data: 2024-05-07

Eskaera egiteko epea: 2024-06-06

Informazio gehiago

Atzerriko Hizkuntza laguntzaileen dotazioa ikastetxe publikoetan

EBAZPENA, ikastetxe eta plangintza zuzendariarena, atzerriko hizkuntza laguntzaileak esleituko zaizkien euskal autonomia erkidegoko ikastetxe publikoak zehazten dituena.

Argitalpen-data: 2024-04-08

Eskaera egiteko epea: 2024-04-05

Informazio gehiago

«Eleaniztasunerantz» | Hizkuntza propioak eta atzerriko hizkuntzen trataera bateratua lantzeko proiektuak | ikastetxe publikoak

EBAZPENA Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez deialdia egiten baitzaie Hezkuntza Sailaren mende dauden eta unibertsitatetik kanpoko irakaskuntza (heziketa-zikloak salbu) ematen duten ikastetxeei prestakuntzajarduerak egin ditzaten 2024-2025 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren barruko berrikuntza-proiektuei lotuta.

Argitalpen-data: 2024-03-07

Eskaera egiteko epea: 2024-03-22

Informazio gehiago

«English for better teaching» | irakasleek ingelesez duten hizkuntza-gaitasuna hobetzeko berariazko prestakuntza | ikastetxe publikoak

EBAZPENA Hezkuntzako Sailburuordearena, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetako irakasleek, ingelesa irakasteko zein beste arlo batzuetako ingelesez eskainitako irakaskuntzaikaskuntzan aritzeko beren hizkuntz konpetentziak hobetzera zuzendutako, “ENGLISHFOR BETTER
TEACHING” programan parte hartzeko baldintzak ezartzen dituena.

Argitalpen-data: 2023-11-03

Eskaera egiteko epea: 2023-11-27

Informazio gehiago