Zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko prestakuntza-programa espezifikoa [ZEB_KEPPE]
Ikastetxe bateko zuzendaritza-eginkizuna betetzeko aukeratuak izan diren eta zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa (ZEB_HPPE) gainditu duten zuzendariek zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko moduluak egin beharko dituzte, dagokion ziurtagiria jaso eta zortzi urteko epea igarotzen denean; horretarako, ZEB_KEPPE programa gainditu beharko dute.
Zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko oinarrizkotzat jotzen diren edukiak 6 modulutan daude antolatuta. Programan egiten diren jarduerek modulu horietako edukiak erlazionatu ahal izango dituzte elkarren artean, modu globalizatuan landuz.
Programak 60 orduko iraupena du: 45 ordu derrigorrezko prestakuntza-jarduerei dagozkie eta 15 ordu hautazko jarduerei.
zehaztu gabe · sin concretar
1. Ikastaroa: «Zuzendaritza eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratu: finkatze fasea» | BNko Lidergo Taldea | 15 + 5 ordu
[HELBURUA: Eskola Antolaketa autonomiaren bidean: Denbora, espazio eta bileren kudeaketa eraginkorra eta Zuzendariaren rolak duen balio erantsia]
BIZKAIA
- 2024-03-11 9:30- 14:30
- 2024-03-12 9:30- 14:30
- 2024-03-13 9:30- 14:30
ARABA
- 2024-04-15 9:30- 14:30
- 2024-04-16 9:30- 14:30
- 2024-04-17 9:30- 14:30
GIPUZKOA
- 2024-04-22 9:30- 14:30
- 2024-04-23 9:30- 14:30
- 2024-04-24 9:30- 14:30
2. Mentoretza: «Berdinen arteko ikaskuntza» | BNko Lidergo Taldea | 20 ordu
[HELBURUA: Zuzendaritza-eginkizuna garatzeko gaitasuna hobetzea, eguneroko praktikarako bideak zabaltzea, zuzendaritza-taldeak ahalduntzea eta berdinen arteko ezagutzaren transmisioa]
BIZKAIA
- Datak: modu pertsonalizatuan adostuko da Ikuskaritza eta Lidergo Pedagogikoko talde eragilearen laguntzarekin
ARABA
- Datak: modu pertsonalizatuan adostuko da Ikuskaritza eta Lidergo Pedagogikoko talde eragilearen laguntzarekin
GIPUZKOA
- Datak: modu pertsonalizatuan adostuko da Ikuskaritza eta Lidergo Pedagogikoko talde eragilearen laguntzarekin
3. Mintegia: «Ikasketa buruak» | BNko Lidergo Taldea | 15 ordu
[HELBURUA: Zuzendaritza-eginkizunaren praktikarekin lotutako gaietan sakontzea]
BIZKAIA
- Azaroak 2, Azaroak 23, Urtarrilak 18, Otsailak 22, Apirilak 25
ARABA
- Urriak 26, Azaroak 30, Urtarrilak 25, Otsailak 29, Maiatzak 2
GIPUZKOA
- Urriak 26, Azaroak 30, Urtarrilak 25, Otsailak 29, Maiatzak 2
4. Monografikoak: «Idazkariak» | 5 orduko saioak
[EDUKIAK: Kudeaketako estrategiak eta hezkuntza aplikazioak ezagutzeko saioak...]
BIZKAIA
- Ikasturtean zehar
ARABA
- Ikasturtean zehar
GIPUZKOA
- Ikasturtean zehar