Etengabeko prestakuntza
Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak etengabeko prestakuntza-programak sustatuko ditu, ikastetxeetako zuzendaritza-funtzioa betetzeko eta lidergoaren kalitatea hobetzeko. Etengabeko prestakuntzak bultzatuko du zuzendaritzari, hezkuntza-kudeaketari eta lidergoari buruzko ezagutza teknikoak eta profesionalak eguneratzea, eta helburu nagusia izango da zuzendaritza-funtzioaren betekizuna sustatzea, eskola-emaitzak eta ikasleen hezkuntza-arrakasta hobetzeko.
Modu osagarrian, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak berariaz zuzendaritza-taldeko gainerako kideei zuzendutako prestakuntza-jardueren eskaintza ezarriko du, beren eginkizunak ahalik eta baldintza onenetan bete ditzaten.
Zuzendaritza-funtzioa betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa gainditu duten zuzendari hautatuek, dagokion ziurtagiria eman eta zortzi urteko epea igaro ondoren, eguneratze-programa espezifiko bat gainditu beharko dute.
- Konpetentziak eguneratzeko prestakuntza-programa espezifikoa [ZEB_KEPPE]
Ikastetxe bateko zuzendaritza-eginkizuna betetzeko aukeratuak izan diren eta zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa (ZEB_HPPE) gainditu duten zuzendariek zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko moduluak egin beharko dituzte, dagokion ziurtagiria jaso eta zortzi urteko epea igarotzen denean; horretarako, ZEB_KEPPE programa gainditu beharko dute.
Programak 60 orduko iraupena du: 45 ordu derrigorrezko prestakuntza-jarduerei dagozkie eta 15 ordu hautazko jarduerei.
2022ko urriaren 28ko Ebazpenaren arabera, Zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko oinarrizkotzat jotzen diren edukiak 6 modulutan daude antolatuta. Programan egiten diren jarduerek modulu horietako edukiak erlazionatu ahal izango dituzte elkarren artean, modu globalizatuan landuz.
zehaztu gabe · sin concretar
zehaztu gabe · sin concretar
zehaztu gabe · sin concretar
Ikasketa buruak · Jefaturas de estudio
Idazkariak · secretaría