Zuzendaritza-funtzioaren garapena

Ikerketek zein hezkuntza-praktikek gero eta nabarmenago aitortu dute ikastetxeetako zuzendariek eta, hedaduraz, zuzendaritza-taldeko gainerako kideek zeregin garrantzitsua dutela, bai antolaketari eta kudeaketari dagokienez, bai hezkuntza-erantzunaren kalitatea etengabe berritzea eta hobetzea sustatzen duten alderdiei dagokienez. Gaur egun, badirudi eskola-zuzendaritzaren garrantzia eztabaidatik kanpo dagoela. Ez dago ebidentzia hori ukatzeko gai den ikerketarik, ebaluaziorik edo praktikarik.

Otsailaren 28ko 29/2023 Dekretuak, Hezkuntza Sailaren titularitatea duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendaritza-eginkizunerako sarbidea, prestakuntza, ebaluazioa eta jarduera horren aintzatespena eta hura osatzen duten karguen kargu-uztea arautzen ditu.

29/2023 Dekretuari buruzko infografia interaktiboa

 

  • Dekretuaren 2.6 artikuluan ezartzen denez, «Zuzendaritza-taldeak lidergo pedagogikoa gauzatuko du, eta bere ikastetxean autoebaluazio- eta hobekuntza-prozesuak garatzea sustatuko du, zuzendaritza-proiektuan ezarritako jarraibideen bidez, ikasleen hezkuntza-arrakasta lortzeko eta eskola-emaitzak hobetzeko».
  • Era berean, 2.8. artikuluan ezartzen da zuzendaritza-taldeak hezkuntza-komunitateko kide guztien parte-hartzea eta lankidetza sustatuko duela erabakiak hartzerakoan, eta indarrean dagoen araudian ezarritako eginkizunak beteko dituela (ikus 3. artikulua)... Azken batean, zera da helburua: «Hezkuntza komunitatearen estamentuetako borondateak bat egitea ikastetxearen helburuak finkatzeko; mota guztietako baliabideak kudeatzea, helburu horiek lor daitezen sustatzeko; eta ikastetxearen bizitzako berezko gatazka ugariei arrakastaz aurre egitea. Ikaslea eta haren ikaskuntza dira jardun osoaren ardatza».

 zuzendariaren eskumenak 3. artikuluan ikusi 

 

Bere eginkizunak eraginkortasunez betetzeko, XXI. mendeko eskola-zuzendaritzak konpetentziak (ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak, modu integratuan erabili behar direnak) eta lidergo-estiloak behar ditu, hezkuntza-testuinguru eta -erronka berriei erantzuteko estrategia berriak bultzatzeko. Horri dagokionez, Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariaren 2024ko ekainaren 6ko EBAZPENAK, zuzendaritza-eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoari buruzko prestakuntza-ikastarorako deialdia egiten duenak, I. ERANSKINEAN ezartzen du zuzendaritza-funtzioaren marko konpetentziala.

 zuzendaritza-funtzioaren marko konpetentziala 

 

Beraz, eskola-zuzendaritza bat behar da, hezkuntza-komunitateko kide guztiak helburu komunak lortzera motibatzeko gai izango dena, aurreikusitako xedeak erdietsi eta bereziki ikasleen hezkuntza-arrakasta zein pertsonala lortzeko. Horretarako, Beharrezkoa da zuzendaritza-talde egonkorrak proiektu komunitario eta kolektibo baten lider bihurtzea, ikaskuntzen kalitatea eta etengabeko hobekuntza bultzatzeko.

«eskola-zuzendaritza» monografikoa by zuzendarinet

 

Azkenik, Dekretuaren IV. kapitulua zuzendaritza-funtzioaren ebaluazioari buruzkoa da. Horretarako, 2012ko maiatzaren 25eko AGINDUAK, Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendarien ebaluazio-prozesuaren helburu eta ezaugarriez gain, haren dimentsioak eta ebaluazio-irizpideak ezartzen ditu.

  «dimentsioak eta ebaluazio-irizpideak» ikusi