Zuzendaritza-proiektua egiteko laguntza-gida [2024]

Argitalpen-data: 2023-12-11

Zuzendaritza-proiektua ikastetxeko dokumentu estrategikoa da, Ikastetxearen estrategia epe ertainera zehazten duena, hain zuzen ere.  Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekin lerrokatuta, ikasturte bakoitzeko IUP ezberdinetan zehazten da proposatutako helburu edota asmo horiek eguneroko errealitatearekin bat egin dezaten. Dokumentu hau loteslea da eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutik abiatuta zuzendaritzaren iparrorratza izango da...

Ikastetxearen urteko plana egiteko gidoia eta txantiloiak [2024]

Argitalpen-data: 2024-06-17

Ikastetxearen urteko plana (IUP) ikastetxe osoa inplikatzen duen dokumentua da, eta ikasturte baterako hartutako erabakiak jasotzen ditu; erabaki horiek, noski, beste batzuk zehaztu behar dituzte epe luzera begira (hezkuntza-proiektuan nahiz curriculum-proiektuan jasotakoak, nagusiki), eta modu koherentean, gainera; eta, jakina, eskola-elkarteko estamentuen premiei eta eskakizunei erantzun behar diete ezinbestez.

Zuzendaritza-proiektua egiteko laguntza-gida [2023]

Argitalpen-data: 2023-12-11

Zuzendaritza-proiektua ikastetxeko dokumentu estrategikoa da, Ikastetxearen estrategia epe ertainera zehazten duena, hain zuzen ere.  Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekin lerrokatuta, ikasturte bakoitzeko IUP ezberdinetan zehazten da proposatutako helburu edota asmo horiek eguneroko errealitatearekin bat egin dezaten. Dokumentu hau loteslea da eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutik abiatuta zuzendaritzaren iparrorratza izango da...

Adimen-gaitasun handiko ikasleak identifikatzeko gida-protokoloa [2023]

Argitalpen-data: 2023-09-01

Dokumentu honen helburua da hezkuntza-komunitateari prozedura komun eta zorrotzak eskaintzea adimen-gaitasun handiko ikasleak hautemateko eta hezkuntza-erantzunak hobetzeko.

Programazio didaktikoak prestatzeko gida [2023]

Argitalpen-data: 2023-02-06

Gida hau laguntza modura eskaintzen da Haur Hezkuntzan, Oinarrizko Hezkuntzan (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) eta Batxilergoan programazio didaktikoak egiteko. Esku artean duzun dokumentua 2017an argitaratutako gidaren eguneraketa bat da. 

Hizkuntza laguntzaileentzako lan-gida eta metodologia. Euskal Herria [2022]

Argitalpen-data: 2022-09-01

Gida hau, Euskal Autonomia Erkidegoan izendatu diren Hizkuntza Laguntzaileentzat da eta honen helburua, dagokion ikasturtean, haien lana gauzatzeko behar duten informazioa ematea da.

EAE-ko ikastetxeetarako hezkidetza plana egiteko gida [2022]

Argitalpen-data: 2022-06-01

Lan-proposamen honek hezkuntza-ekintzaren hobekuntzari buruzko hausnarketa eta erabakiak hartzea gidatu nahi ditu. Aurkezten diren tresnek eztabaida, elkarrizketa eta zalantzak, iritziak edo ikuspegiak trukatzea sustatzen dute, eta hori guztia diagnostiko bat egitera eta, ondorioz, hobetzeko ekintzak planifikatzera bideratuta dago.

Ikastetxearen proiektu digitala egiteko gida [2022]

Argitalpen-data: 2022-04-15

Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan. Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatu behar da. Hezkuntza komunitate osoaren proiektu partekatua izan behar da, koherentzia emateko eta teknologien erabilera gidatzeko...

Datuen babesa hezkuntza-eremuan. Gidaliburu azkarra [2021]

Argitalpen-data: 2021-09-01

Ikasturtero, bereziki babestutako datu ugari sortzen eta tratatzen dira, ikasleei, haien familiei eta, oro har, hezkuntza-komunitate osoari buruzkoak. Osasunari buruzko datuak, ikasleen guraso edo tutoreen egoera zibilari buruzkoak, sinesmen erlijiosoei buruzkoak eta ebaluazio pertsonalei nahiz espediente akademikoei buruzkoak tratatzen ditugu. Datu horietako batzuk datu-kategoria berezietan sartzen dira, batez ere adingabeei buruzko datuak direlako...

Aniztasunari erantzuteko plana egiteko gida [2020]

Argitalpen-data: 2020-03-15

Dokumentu honek Aniztasunari Erantzuteko Plana prestatzeko gida izan nahi du. Hiru ataletan antolatuta dago: lehenengoan, Aniztasunari Erantzuteko Plan bat zer den azalduko da; bigarrenean, urtero zehazteko jarraibideak emango dira; eta, hirugarrenean, plana egiten eta abian jartzen lagun dezaketen eranskinak barnean hartuko dira.

Harrera-plana egiteko gida: ikasle berrien eta haien familien harrera bideratzeko jardunbideak [2019]

Argitalpen-data: 2019-03-15

Hainbat eremutan egindako ikerketek adierazten duten bezala, harrera on batek garrantzi handia du ikasle heldu berrien eskola-egokitzapen prozesuan; askotan, ikaslearen etorkizuneko arrakasta edo porrota ekar baitezake. Horregatik, ikastetxeek jakin behar dute eurak direla familiek izango duten elementu integratzaile garrantzitsuena...

Guía para la evaluación de las direcciones escolares [2017]

La Guía para la evaluación de las direcciones escolares [2017] es uno de los productos intelectuales del proyecto Erasmus+ "Evaluación de las Direcciones Escolares y la Práctica Docente" (EOSLATP por sus siglas en inglés) que tuvo lugar entre septiembre de 2015 y julio de 2017...

Guía para la evaluación de práctica docente [2017]

La Guía para la evaluación de práctica docente [2017] es uno de los productos intelectuales del proyecto Erasmus+ "Evaluación de las Direcciones Escolares y la Práctica Docente" (EOSLATP por sus siglas en inglés) que tuvo lugar entre septiembre de 2015 y julio de 2017...

Ikastetxearen hizkuntza proiektua egiteko gida [2016]

Argitalpen-data: 2016-09-01

Gida hau Hizkuntza Proiektua egiteko zereginean ikastetxeei marko orokorra emateko asmoz sortu da. Bere helburu nagusia da jarraibideak ematea proiektu bat zehazten laguntzeko. Bertan, ikastetxeek jasoko dute euren zentroaren ikuspegi globala, komunikazio- eta hizkuntza-bizikidetzarako esparru gisa.

Elkarbizitza plana egiteko gida [2016]

Argitalpen-data: 2016-04-01

Gida honek ikastetxeen bizikidetza planen lanketan eta garapenetan laguntzeko helburua du. Bizikedetza Planak ikastetxean elkarbizitza positiboa bultzatzeko bideratutako esku-hartzeen bilduma jasotzen duen dokumentua da, eta hauen jarraipena eta ebaluazioa aurreikusitako ekintzak ere.

LAPZ - Osasun larrialdiak eskolan [2015]

Argitalpen-data: 2015-01-15

Gida honetan, bizi-larrialdiekin (O-BBB eta GAABO), lehen sorospenekin (ziztadak, hozkadak, erredurak...) eta egoera bereziekin (asma, konbultsioak, alergiak...) lotutako jarduera-protokoloak aurkituko dituzu.

Ikastetxearen hezkuntza proiektua egiteko gida [2013]

Argitalpen-data: 2013-09-01

Gida hau, IHPa egiteko edo eguneratzeko prozesuan laguntza eta orientabidea emateko helburuarekin egin da. IHParen ezaugarriei begira antolatuta dago, eta prozesuaren beraren garrantzia nabarmentzen du, parte-hartzean eta adostasunak bilatzean. Ikastetxeko eremu guztietan erreferentziazko dokumentua izateko pentsatuta dago, bai erabaki handiak hartzeko eta bai eguneroko jardunerako ere.

Zuzendaritza proiektua egiteko gida [2012]

Argitalpen-data: 2012-09-01

Zuzendaritza-proiektuan hezurmamitzen dira zuzendaritzak ez ezik hezkuntza-komunitate osoak denboraldi zehatz batean bere gain hartutako konpromisoak. Zuzendaritza-proiektu hau ikastetxeko bizitzaren plangintza eta antolaketa egiteko erreferentziazko kudeaketa-agiria da, garatu behar diren estrategia eta ekintzak direla bertan zehaztuz. Estrategia horiek koherenteak izan beharko dute zentroaren jardueraren plangintza eta antolaketa egiteko baliabideekin (hezkuntza-proiektua, curriculum-proiektua, AJA), eta helburu operatiboak eta ekintzak definitzearen bitartez zehaztu beharko dira urteko planetan.

Hezkuntza indartzeko banakako plana egiteko orientabideak | hibp [2012]

Argitalpen-data: 2012-11-01

"Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana egiteko orientabideak" (HIBP) izeneko dokumentu hau prestatu egin da jarraibide batzuk emateko oinarrizko hezkuntzan lan egiten duten profesionalei (zuzendaritza-talde, kontsultore, orientatzaile eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei), errazago aurreikus dezaten ikasleek ikasteko izan ditzaketen zailtasunak edo eskolan izan dezaketen porrota eta errazago esku har dezaten egoera horietan. Tresna malgua izan nahi du, orientabide praktikoa jasotzen dituena, ikasle, irakasle eta ikastetxeetako berezitasun zehatzetara egokitzeko.

Dibortzio egoeren aurrean eskolan beharrezkoak diren jardunbide egokien eskuliburua [2011]

Argitalpen-data: 2011-12-15

Gida honen helburua honako hau da hezkuntza arloko profesionalei beren lanaren bitartez beren familian dibortzio-egoera bat bizi duten haurrei laguntzeko beharrezkoak dituzten tresnak ematea.

Ikastetxearen urteko plana eta urteko memoria egiteko gida [2011]

Argitalpen-data: 2011-04-01

Ikastetxearen urteko plana (IUP) ikastetxe osoa inplikatzen duen dokumentua da, eta ikasturte baterako hartutako erabakiak jasotzen ditu; erabaki horiek, noski, beste batzuk zehaztu behar dituzte epe luzera begira (hezkuntza-proiektuan nahiz curriculum-proiektuan jasotakoak, nagusiki), eta modu koherentean, gainera; eta, jakina, eskola-elkarteko estamentuen premiei eta eskakizunei erantzun behar diete ezinbestez.

EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko dekretua aplikatzeko gida [2009]

Argitalpen-data: 2009-03-03

Gida honetan, EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko abenduaren 2ko 201/2008 Dekretua jasotzen da, bai eta bertan jasotako eskubideen aurkako egoeretan esku hartzeko protokoloak ere.