Ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketa

Data: 2025-01-07

Abenduaren 17an 2024ko abenduaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez merezimendu-lehiaketa bat iragartzen baita Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko, 2025eko ekainaren 30ean kargua hutsik izango duten ikastetxeetan.

Gaur EHAAn argitaratu da 2024ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2024ko abenduaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez merezimendu-lehiaketa bat iragartzen baita Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko, 2025eko ekainaren 30ean kargua hutsik izango duten ikastetxeetan.

Irakaskuntzarako gaitasun digitala egiaztatzeko prozedura arautzen duena

Data: 2024-12-05

Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Planak (2022-2024) esparru berri bat bultzatu nahi du, berrikuntza pedagogikorako palanka izanik, trebetasun digitalen garapenerako oinarriak indartuko dituena, teknologien integrazio eraginkorraren eta erabilera optimoaren bidez. 2024-12-5eko EHAAn argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako irakasleen irakaskuntzako gaitasun digitala egiaztatzeko prozedura arautzen duen agindua.

Dekretu-proiektu berriak jendaurrean jartzeko ebazpenak: HeziLab eta BiziLab zentroak

Data: 2024-11-25

Argitaratu dira Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa (HeziLab) eta Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasuna Kudeaketa Garatzeko Zentroa (BiziLab) sortzeko eta lanpostuen zerrenda onartzeko dekretu-proiektuak jendaurrean jartzeko ebazpenak.

Trans ikasleei eta haien familiei laguntzeko EAEko ikastetxeentzako protokoloa berria argitaratu da

Data: 2024-04-24

Trans ikasleei eta haien familiei laguntzeko EAEko ikastetxeentzako protokoloa berria argitaratu da

Matematikarako konpetentzia eta irakurtzeko konpetentzia indartzeko programak

Data: 2024-11-05

Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek matematikarako eta irakurketarako gaitasunean duten betetze-maila nabarmen hobetzea da programa hauen helburu nagusia. Arreta berezia jartzen da ikaskuntza pertsonalizatzean eta errendimendu-arrailak murriztean, bai genero-ekitateari dagokionez, bai ikasleen jarduera-mailei dagokienez.

Haur, Oinarrizko eta Batxilergoko hezkuntza-etapak ebaluatzeko dokumentu ofizialen eredu berriak

Data: 2024-10-17

Gaur, EAEko Haur, Oinarrizko eta Batxilergoko hezkuntza-etapak ebaluatzeko dokumentu ofizialen ereduak ezartzen dituen EBAZPENA argitaratu da EHAAn

Hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari erantzuteko dekretu berria

Data: 2024-06-28

78/2024 DEKRETUA, ekainaren 18koa, hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari erantzutekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat.

2024-2025 ikasturtearen antolaketa ikastetxe publikoetan

Data: 2024-06-26

Ebazpen honek 2024-2025 ikasturteko ikastetxe publikoetan antolaketari heltzen dio, lan-ildo orokor hauei garatzeko: lidergo pedagogikoa eta hezkuntza eraldaketa, ebaluazio hezitzailea, euskara eta eleaniztasun gehigarria, digitalizazio arduratsua, eskola inklusiboa, bizikidetza eta ongizatea…

Ikastetxearen Urteko Plana egiteko gidaren tresnak eguneratzea

Data: 2024-06-25

Dokumentu horren garrantziaz jabetuta (zalantzarik gabe, IUP funtsezko pieza da ikastetxe bakoitzaren plangintza- eta etengabeko hobekuntza-prozesuan), Hezkuntza Sailak eguneratu egin ditu Ikastetxearen Urteko Plana egiteko Gidan (2011) jasotako gidoia eta tresnak.

+ informazio gehiago

Ebazpen berria: eskola-jazarpeneko egoeren aurrean jarduteko protokoloa eta jokabide suizidan esku hartzeko eta posbentzioa egiteko protokoloa

Data: 2024-03-12

EBAZPENA, Hezkuntza Sailburuordearena, EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan eskola jazarpeneko egoeretan jarduteko protokoloa eta hezkuntza eremuan jokabide suizidaren aurrean esku hartzeko eta posbentzioa egiteko protokoloa arautzen dituena.

Zuzendaritza-lanean hasteko berariazko prestakuntza-programan parte hartzeko deialdia

Data: 2024-06-06

Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariaren 2024ko ekainaren 6ko EBAZPENAREN bidez, otsailaren 28ko 29/2023 Dekretuan ezarritako zuzendaritza-funtzioa betetzen hasteko berariazko prestakuntza-programari buruzko prestakuntza-ikastarorako deialdia egin zen.

EHAAn argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legea

Data: 2024-01-04

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legea, 1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legea ordezkatzen duena. Arau horrek zioen azalpena, 101 artikulu, zazpi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu.

Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzen dituen Agindua argitaratu da.

Data: 2024-01-31

Curriculuma garatzeko dekretuetan, ebaluazioa funtsezko tresna da curriculuma garatzeko. Ikaskuntzaren zati bat da, ikaskuntza berriak sortzen ditu, ikaskuntza da. Ebaluazioa gelako eta ikastetxeko eguneroko zereginetan txertatzen da...

xedapena ikusi

Ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa

Data: 2023-12-29

2023ko abenduaren 29ko EHAAn argitaratu da Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa (2024ko ekainaren 30ean kargua hutsik izango duten ikastetxeetan).

xedapena ikusi

PISA 2022. Euskadiko emaitzen aurkezpena

Data: 2023-12-05

PISA 2022 txostenaren emaitzak aurkeztu dira Gasteizen. PISA ebaluazioaren probak 2021eko udaberrian egin behar ziren, baina pandemiaren ondorioz 2022ko apirilean egin ziren, oraindik pandemiaren amaiera dekretatu gabe zegoenean. 96 euskal ikastetxetako 15 urteko 3.352 ikaslek parte hartu zuten.

Albistea IREKIAn

STEAM Euskadi Sariak: sariketaren laugarren edizioan proiektuak aurkezteko epea zabalik da

Data: 2023-12-11

Hezkuntza Sailak ireki du dagoeneko STEAM Euskadi Sarien laugarren ediziora proiektuak aurkezteko epea, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan. STEAM Euskadi Estrategiaren baitan antolatzen den ekimen honen helburua da STEM bokazio goiztiarrak bultzatzen dituen hezkuntza-eredu hori sustatzeko jardunbide onenak aitortzea eta ikusaraztea. Hau da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikako bokazioak piztea, betiere Arteekin eta Humanitateekin loturan (STEAM akronimo ingelesa da, Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics hitzekin sortua).

Albistea IREKIAn

Ikaslab: proyecto de innovación de metodologías de aprendizaje, mediante la transformación de espacios

Data: 2023-11-29

Espazio fisiko malgu eta argiaksortuz eta metodologia aktiboak erabiliz, IKASLAB PROIEKTUAK  ikaslea beren ikaskuntza-prozesuaren protagonista bihurtzen ditu. Euskadin, hamar ikastetxe publikok abian dute Ikaslab gunea, eta beste hamairuk abian jartzeko proiektua garatzen dute.

Albistea IREKIAn

Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titulazioa

Data: 2023-11-06

2023ko urriaren 30eko Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena  ebazpenaren bidez, zeinaren bidez jendaurrean jarri da Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titulazioa, hala badagokio, arautzen dituen Aginduaren proiektua.

EHAAn argitaratu dira Oinarrizko Hezkuntzako (2023-07-31) eta Batxilergoko (2023-07-24) curriculum-dekretuetako HUTSEN ZUZENKETA.

Data: 2023-09-01

2023ko uztailean, Oinarrizko Hezkuntzako (II., III. eta IV. eranskinak) eta Batxilergoko (II. eranskina) curriculumak ezartzeko dekretuetako akatsen zuzenketak argitaratu dira EHAAn. Hemen eskura ditzakezue bertsio eguneratuak.

EHAAn Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculum-dekretuak argitaratu dira (2023-08-09)

Data: 2023-05-30

2023ko ekainaren 9an argitaratu ziren EHAAn Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza eta DBH barne) eta Batxilergoko curriculumak ezartzeko eta EAEn ezartzeko dekretuak.

Ver todas las noticias