HIZKUNTZA:
Abenduaren 17an 2024ko abenduaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez merezimendu-lehiaketa bat iragartzen baita Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko, 2025eko ekainaren 30ean kargua hutsik izango duten ikastetxeetan.
Gaur EHAAn argitaratu da 2024ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2024ko abenduaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez merezimendu-lehiaketa bat iragartzen baita Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko, 2025eko ekainaren 30ean kargua hutsik izango duten ikastetxeetan.
Gehiago irakurri
Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Planak (2022-2024) esparru berri bat bultzatu nahi du, berrikuntza pedagogikorako palanka izanik, trebetasun digitalen garapenerako oinarriak indartuko dituena, teknologien integrazio eraginkorraren eta erabilera optimoaren bidez. 2024-12-5eko EHAAn argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako irakasleen irakaskuntzako gaitasun digitala egiaztatzeko prozedura arautzen duen agindua.
Argitaratu dira Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa (HeziLab) eta Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasuna Kudeaketa Garatzeko Zentroa (BiziLab) sortzeko eta lanpostuen zerrenda onartzeko dekretu-proiektuak jendaurrean jartzeko ebazpenak.
Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek matematikarako eta irakurketarako gaitasunean duten betetze-maila nabarmen hobetzea da programa hauen helburu nagusia. Arreta berezia jartzen da ikaskuntza pertsonalizatzean eta errendimendu-arrailak murriztean, bai genero-ekitateari dagokionez, bai ikasleen jarduera-mailei dagokienez.
Gaur, EAEko Haur, Oinarrizko eta Batxilergoko hezkuntza-etapak ebaluatzeko dokumentu ofizialen ereduak ezartzen dituen EBAZPENA argitaratu da EHAAn.
78/2024 DEKRETUA, ekainaren 18koa, hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari erantzutekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat.
Ebazpen honek 2024-2025 ikasturteko ikastetxe publikoetan antolaketari heltzen dio, lan-ildo orokor hauei garatzeko: lidergo pedagogikoa eta hezkuntza eraldaketa, ebaluazio hezitzailea, euskara eta eleaniztasun gehigarria, digitalizazio arduratsua, eskola inklusiboa, bizikidetza eta ongizatea…
Dokumentu horren garrantziaz jabetuta (zalantzarik gabe, IUP funtsezko pieza da ikastetxe bakoitzaren plangintza- eta etengabeko hobekuntza-prozesuan), Hezkuntza Sailak eguneratu egin ditu Ikastetxearen Urteko Plana egiteko Gidan (2011) jasotako gidoia eta tresnak.
+ informazio gehiago
Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariaren 2024ko ekainaren 6ko EBAZPENAREN bidez, otsailaren 28ko 29/2023 Dekretuan ezarritako zuzendaritza-funtzioa betetzen hasteko berariazko prestakuntza-programari buruzko prestakuntza-ikastarorako deialdia egin zen.
Trans ikasleei eta haien familiei laguntzeko EAEko ikastetxeentzako protokoloa berria argitaratu da
2025-05-08ko saioa. ERAGINGUNEKA. «Zuzendarien mintegia» Zuzendaritza- eginkizunarekin lotutako gaietan sakontzeko mintegia. [PEFI _HPPE hautazkoa]
2025-05-15eko saioa. ERAGINGUNEKA. «Zuzendarien mintegia» Zuzendaritza- eginkizunarekin lotutako gaietan sakontzeko mintegia. [PEFI _HPPE hautazkoa]
2025-05-22ko saioa. ERAGINGUNEKA. «Ikasketaburuen mintegia» Zuzendaritza- eginkizunarekin lotutako gaietan sakontzeko mintegia.
2025-05-29ko saioa. ERAGINGUNEKA. «Ikasketaburuen mintegia» Zuzendaritza- eginkizunarekin lotutako gaietan sakontzeko mintegia.
2025-06-05eko saioa. ERAGINGUNEKA. «Zuzendarien mintegia» Zuzendaritza- eginkizunarekin lotutako gaietan sakontzeko mintegia. [PEFI _HPPE hautazkoa]