Zuzendariak hautatzeko prozesua
Otsailaren 28ko 29/2023 DEKRETUAren xedea da hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren titulartasuneko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendaritza-eginkizunerako sarbidea, prestakuntza, ebaluazioa eta haren jardunaren aintzatespena eta hura osatzen duten karguen kargu-uztea arautzea.
Dekretu horren III. KAPITULUA zuzendaritza-taldeak hautatzeari buruzkoa da oso-osorik:
Merezimendu lehiaketa, 2024ko ekainaren 30ean kargua hutsik izango duten ikastetxeetan zuzendariak hautatzeko
- AGINDUA, 2023ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez merezimendu lehiaketa bat iragartzen baita Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko, 2024ko ekainaren 30ean kargua hutsik izango duten ikastetxeetan (EHAA, 2023-12-29).
- Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzen ebazpenak, Hezkuntza Sailburuaren 2023ko abenduaren 15eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesten dituztenak (2024ko otsailaren 16an argitaratuta hezigunean).
- Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzen ebazpenak, Hezkuntza Sailburuaren 2023ko abenduaren 15eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuko onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrendak onesten dituztenak (2024ko otsailaren 2an argitaratuta hezigunean).
Zenbait jarduera egitetik eta ebaluatzetik salbuespenak
- Ebazpena, 2024ko otsailaren 2koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, Zuzendaritza eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoko (ZEB_HPPE) zenbait jarduera egitetik eta ebaluatzetik salbuesteko onartu eta baztertutako eskabideen behin-behineko zerrendak onesten dituena (2024ko otsailaren 2an argitaratuta hezigunean).
- Ebazpena, 2024ko otsailaren 2koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, Zuzendaritza eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoko (ZEB_HPPE) zenbait jarduera egitetik eta ebaluatzetik salbuesteko onartu eta baztertutako eskabideen behin-betiko zerrendak onesten dituena (2024ko otsailaren 16an argitaratuta hezigunean).
informazio gehiago «euskadi.eus» webgunean. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza »»