«zuzendaritzagunea»
Argitalpen-data: 2023-03-21
«Zuzendaritzagunea» webgunean zuzendaritza-taldeetako kideei zuzendutako prestakuntza-programekin zerikusia duen guztia aurkituko duzu. Informazio eta baliabide ugari ere izango dituzu eskura: araudia, deialdiak, protokoloak, gidak eta eskuliburuak, orientabideak...
«inklusiogunea»
Argitalpen-data: 2023-11-25
«inklusiogunea» webgunean Hezkuntza Inklusioa Garatzeko Aholkularitza Zentroan jasotako arloekin (inklusioari laguntzeko eremu orokorra eta inklusioari laguntzeko eremu espezifikoa) lotutako gaiei buruzko informazioa aurkituko duzu: arreta goiztiarra, adimen-gaitasun handiak, irisgarritasun sentsoriala, garapen motorraren nahasmenduak...
«curriculumgunea»
Konpetentzietan oinarritutako curriculumak ikaskuntza sakon eta funtzionalera bideratzen du eskola-jarduera. Konpetentzietan oinarritzen den hezkuntzaren funtsa da, batetik, ikasleak barneratutako funtsezko ezagutzen arteko loturak sendotzea, eta, bestetik, ezagutza horiek eguneroko testuinguru eta egoera desberdinetan aplikatzea.
«adimengunea»
«Adimengunea» webgunean, pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika lantzeko baliabideak aurkituko dituzu...
«digigunea»
Eraldaketa digitalaren helburua da teknologia digitalak txertatzea ikastetxeetako irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuetan. Horretarako, hainbat ekintza bultzatuko dira materialak sortzeko, hezkuntza-komunitatea digitalki gaitzeko, azpiegitura berriak garatzeko eta ikaskuntzarako praktika aurreratuak hartzeko...
«bizikasi»
«Bizikasi» izen bereko ekimenaren webgunea da, eta hezkuntza-zentroak elkarbizitza positiborako eta jazarpen-egoeren aurrean zero tolerantzia izateko gune seguruak izan daitezen laguntzea du helburu. Izan ere, hezkuntza-sistemaren helburu nagusia lortzeko ezinbesteko baldintza da ikasle guztiei beren garapen pertsonalean laguntzea eta herritar aktibo eta arduratsu gisa gizartean parte hartzeko aukera emango dieten gaitasunak eta tresnak ematea.
«hezkidetzagunea»
Hezkidetza emakumeen eta gizonen arteko eskubide, aukera, betebehar, lan eta abarren berdintasuna helburu duen hezkuntza-eredua da. Berdintasunez heztea da, desberdintasunetatik abiatuta, oso helburu argiarekin, etiketarik gabeko mundu bat eraikitzea...
«orientagunea»
Hezkuntza–orientazioa irakaskuntza–jardueran txertatutako laguntza–prozesu jarraitua eta sistematikoa da. Hezkuntza–orientazioaren helburua da ikasleei laguntzea beren proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izateko eta herritartasuna baliatzeko behar dituzten oinarrizko konpetentziak garatzen eta eskuratzen. Gune honetan EAEko Orientazioan aritzen direnentzako informazioa, baliabideak eta tresnak bildu eta guztien eskura jarri dira...
«irakurgunea»
«Irakurguneak» hezkuntzako komunitate osoa gonbidatzen du ikasleen irakurmena hobetzeko proiektuan parte-hartzera, irakurle bikainak izan daitezen eta beren konpetentzia guztiak goza eta gara ditzaten, horretarako gehiago eta hobeto irakurrita...
«steamgunea»
Hezkuntza Sailak bultzatutako STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics akronimo ingelesa) hezkuntzaren helburua da etapa guztietan hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea, ikasleak ahalduntzeko, gero eta teknifikatuagoa den gizarte baten erronkei modu arduratsuan aurre egiteko...
«Ikasle etorri berriak» gure geletan
Hizkuntza indartzeko irakasleei (HIPI) eta ikastetxeei laguntzeko tresna izan nahi du webgune honek. EAEko hezkuntza sisteman, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ikasten hasi diren etorkinen seme-alabekin euskara lantzeko baliabideak biltzen ditu.
«EUSLE» programa
Hizkuntza-murgilketako programa honek Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan gure hezkuntza-sistemara iritsi berri diren ikasleei eskola-hizkuntza, euskara, eskuratzeko prozesua erraztea du helburu...
«nolega»
1984an sortu zen Hezkuntza Sailaren Euskara Zerbitzuan NOLEGA (Normalizazio Legearen Garapena) izeneko atala. Honen egitekoak bi arlo nagusitan gauzatu dira: eskola giroa euskalduntzea eta hezkuntza administrazioa euskalduntzea.
«moodlegunea»
«Moodlegunea» Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren lineako ikastaroen plataforma da. Plataforma honetako ikastaroetan parte hartzeko erregistratu beharra dago, baina badira gonbidatu gisa sar daitezkeen ikastaroak ere...
«amarauna»
«Amarauna» hezkuntza-plataforma bat da, sarean sakabanatuta eta zatituta dauden hezkuntza-baliabideak biltzen dituena, euskaraz adierazitako edukiei lehentasuna emanez. Plataformak euskal hezkuntza-komunitatean kultura digitala txertatzeko elementu katalizatzaile eta gaitzaile gisa balio du. «Amarauna» edukiak, pedagogia eta teknologia uztartzen dituen webgunea da.