2024-01-29. Practicuma: praktiketako prestakuntza-zentroak
EBAZPENA, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena; horren bidez, praktiketako prestakuntza-zentro aitortzen dira funts publikoz finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeak (ikastetxe publiko nahiz itunpeko pribatuak), heziketa berezikoak barne; hain zuzen ere, araubide orokorreko (HH, LH, DBH, Batxilergoa, LH) eta araubide bereziko ikasketen edo helduen hezkuntzako irakaskuntzan aritzen direnak.
2023-03-27. Bide telematikoen bidez harremanetan ipintzeko betebeharra
JARRAIBIDEA, 2023ko martxoaren 27koa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendariarena, zeinaren bidez zehazten baita enplegatu publiko izateagatik egin beharreko izapide eta jarduketa guztietan Eusko Jaurlaritzako unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako irakasleek jarraitu beharreko administrazio-prozedura erkide elektronikoa.
2023-03-21. Baja-parteak eta mediku-justifikazioak
Baja-parteak eta mediku-justifikazioak: Hezkuntza Sailaren ordezkapen-prozedura egokitzea aldi baterako ezintasunagatiko prozesuen kudeaketaren eta kontrolaren zenbait alderdi arautzen dituen Errege Dekretuak ezarritako betebehar berrietara, haren iraupenaren lehen hirurehun eta hirurogeita bost egunetan.
2023-01-09. Lizentzia, baimen, eszedentzia eta lanaldi-murrizketa jakin batzuk eskatzeko gutxieneko epeak
Jarraibidea, 2023ko urtarrilaren 9koa, hezkuntza saileko langileak kudeatzeko zuzendariarena, lizentzia, baimen, eszedentzia eta lanaldi-murrizketa jakin batzuk eskatzeko gutxieneko epeei buruzkoa.
2021-06-24. Eskola-jantokien funtzionamendua
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen zirkularra, 2021-2022 ikasturtetik aurrerako eskola-jantokien funtzionamenduari buruzkoa.
2020-01-09. Eskola-jantokietako kuotak kobratzea dieta berezien kasuan
1/2020 JARRAIBIDEA, urtarrilaren 9koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordearena, familiak emandako dieta berezien kasuan eskola-jantokien kuotak kobratzeari buruzkoa.
2016-09-06. Gomendioak, buruan zapia erabiltzeari buruzkoak
2016-09-06. Gomendioak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarenak, buruan zapia erabiltzeari buruzkoak.
2013-12-03. Ikastetxeek antolatutako unean-uneko jarduerak
JARRAIBIDEAK, 2013ko abenduaren 3koak, Pertsonaleko zuzendariarena, ikastetxeek antolatutako aldi baterako jarduera bereziak egiten direnean kontuan hartu beharreko prebentzio-neurriei buruzkoa.
2011-10-18. Guraso banatuek edo dibortziatuek edo elkarbizitza eten duten izatezko bikoteak
JARRAIBIDEAK, Ikastetxeen Zuzendaritzarenak, guraso banatu edo dibortziatuek edo elkarbizitza eten duten izatezko bikoteek informazioa eskatzeko eta ikastetxea aldatzeko eskatzen duten kasuetarako.
2010-05-27. Ikastetxeentzako jarraibideak egile- eskubideak errespetatzeko
Ikasgeletan eta ikastetxeen eguneroko kudeaketan eta jardueran egile-eskubideak errespetatzeari buruzko jarraibideak ikastetxeentzat..