Euskal Eskola Publikoa eraldatzeko I. Plan Estrategikoa (2025-2028)
Argitalpen-data: 1970-01-01
Plan honen helburu nagusia da hezkuntza-jardueraren eraldaketa orientatuko duen tresna estrategiko bat edukitzea, hezkuntza-ingurunearen erronkei eta aukerei eraginkortasunez erantzuteko. Planaren esparruak Euskal Eskola Publikoa eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapak hartzen ditu kontuan1, eta eraldaketaren dimentsio pedagogikoa du ardatz, eraldaketarako beharrezkoak diren beste dimentsio batzuk plan honekin batera garatuko diren beste plan batzuetan landuko baitira.