Ikasle transei eta haien familiei laguntzeko protokoloa
Argitalpen-data: 2024-06-03
Transek zein zailtasuni aurre egin behar izaten dioten kontuan hartuta, komeni da hezkuntzaesparruan zailtasun horiek behar bezala artatzeko jarduketak garatzea, adingabeen familiartekoak eta ingurua aintzat hartuta, erabateko gizarteratzea ahalbidetzeko eta gaitzespen-, diskriminazio- edo transfobiaegoerak saihesteko.
- dokumentua ikusi
- txantiloiak eskuratu
- 1. eranskina eta 2. eranskina
- 3. eranskina > eskola-jazarpenaren protokoloa aplikatzea [5 dokumentu]
Indarkeria matxistaren biktima diren neska, nerabe eta emakumeei laguntzeko ikastetxeetarako jarraibideak [2024]
Argitalpen-data: 2024-06-10
Hezkuntza Sailak, EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023) planaren bidez, hezkidetza eskolan urratsak ematen jarraitzeko aukera eskaintzen die. Testuinguru horretan kokatzen da, hain zuzen ere, argitalpen hau......
Hezkuntza-eremuan jokabide suizidaren prebentzioa, Esku-hartzea eta posbentzioa egiteko estrategia [2024]
Argitalpen-data: 2024-03-28
Dokumentu hau Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren 22. neurriaren ondorio da: jarduna protokolizatzea ikastetxeen esparruan identifikatutako suizidio-arriskuen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza - Osasun mentalaren elkarlanerako oinarri orokorraren esparruan.
Eskola-jazarpen egoeretan jarduteko protokoloa «bizikasi» [2024]
Argitalpen-data: 2024-03-12
Elkarbizitza positiborako eskola-jazarpenaren aurkako ekimen honek, «Bizikasik», eskola- jazarpena ikuspegi sistemiko eta integral batetik lantzen du, eta elkarbizitza positiboa hobetzea eta ikasleengan gaitasun prosozialen garapena sustatzera bideratuta dago...
Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa [2023]
Argitalpen-data: 2023-10-01
Haur Hezkuntzako 2-5 urte bitarteko haur guztiek, inolako salbuespenik gabe, beraien garapenaren jarraipena egingo zaie Arreta Goiztiarreko Marko-Planak ematen duen prozeduran eta bertan esaten den eran. Haurren garapenaren jarraipenerako protokolo honen azken helburua da hezkuntza-laguntzako berariazko premiak sor ditzaketen garapen-aldaketak goiz detektatzea, horiei ahalik eta lasterren erantzuteko...
Adimen-gaitasun handiko ikasleak identifikatzeko gida-protokoloa [2023]
Argitalpen-data: 2023-09-01
Dokumentu honen helburua da hezkuntza-komunitateari prozedura komun eta zorrotzak eskaintzea adimen-gaitasun handiko ikasleak hautemateko eta hezkuntza-erantzunak hobetzeko.
Elur-egunetako protokoloa [2023]
Argitalpen-data: 2023-09-01
Hezkuntza Sailaren izotz eta/edo elur-egunetako jarduera-protokoloa, ikasle/familia eta ikastetxeko langileei zuzendua...
Indarkeria matxistaren biktima diren haur, nerabe eta emakumeei arreta emateko ikasteentzako jarraibideak [2022]
Argitalpen-data: 2022-11-01
Hezkuntza Sailak, EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023) planaren bidez, hezkidetza eskolan urratsak ematen jarraitzeko aukera eskaintzen die. Testuinguru horretan kokatzen da, hain zuzen ere, argitalpen hau......
Hezkuntza-sisteman “komunikazio sistema handigarriak edo/eta ordezkoak” (KSHO) inplementatzeko protokoloa [2022]
Argitalpen-data: 2022-09-29
Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak ahotsarekin hitz egin gabe komunikatzeko moduak dira. “Komunikazio Sistema Handigarriak edo/eta ordezkoak” (KSHO) mintzamenaren bestelako adierazpideak dira, eta adierazpen-maila (handigarria) eta/edo pertsona batzuek arlo horretan dituzten komunikazio-zailtasunak konpentsatzea (ordezkoa) dute helburu.
COVID protokoloa: eskola-jarduera eta koronabirusa
Argitalpen-data: 2022-08-29
Pandemia hasi zenetik bezala, Hezkuntza eta Osasun sailek koordinatuta lan egiten jarraitzen dute... Osasun-irizpideak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeei zuzendutako COVID protokoloa kentzea erabaki du, gure gizartean lortutako immunitate-maila altuek aukera ematen baitute erabaki hori hartzeko...
Ziberjazarpen kasuen aurrean ikastetxeetan jarduteko orientabideak [2020]
Argitalpen-data: 2020-12-15
Zoritxarrez, modu presentzialean gertatzen den bezala, harreman birtualeko prozesuetan ematen diren jokabideak ez dira beti bizikidetza positiboaren parametroen barruan garatzen, eta ikasleen ongizate sozioemozionala larriki urratzen duten egoerak sortzen dira. Bizikidetza positiboaren aurkako jokabide horien artean, ziberjazarpena nabarmentzen da, zitalkeria dariolako.
1 motako diabetesa duten ikasleei eskola eremuan arreta emateko protokoloa [2020]
Argitalpen-data: 2020-06-06
Dokumentu honek gida bat izan nahi du, erakusten duena nola jardun eskolaume adingabe batek 1 Diabetes mellitusa edo arazo berri bat duela detektatzen denean. Ulertzen dugu protokolo hau 12 urtez beherako adingabeentzat dela batez ere; izan ere, adin horretatik aurrera kontsideratzen da adingabe helduak direla eta gai direla zainketak eurek bakarrik egiteko.
Jokabide-gainezkatzea dagoenean krisian esku hartzeko protokoloa [2020]
Argitalpen-data: 2020-02-15
Gune birtual honen helburua da esku-hartze eta informazio marko erabilgarria eskaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek esku hartzeko protokoloak egin eta praktikan jar ditzaten, ikasleen jokabide jakin batzuek arriskuan jartzen dituztenean ikasleen segurtasun pertsonala edo ingurukoen segurtasuna.
Hezkuntza - Osasun mentalaren elkarlanerako oinarri orokorra [2018]
Argitalpen-data: 2018-04-16
Dokumentu honen helburu nagusia da Osasun Mentalaren eta Hezkuntzaren arteko koordinazioa areagotzea eta lurralde arteko oinarrizko adostasunetara iristea, jarraitu beharreko prozesuak zein diren, informazio garrantzitsua zein den eta sistema bietan nola txerta daitekeen zehazteko, haurrei eta nerabeei arreta hobea emateko.
Hezkuntza arloko prebentzio- eta jardun-protokoloa gerta daitezkeen haurren eta nerabeen babesgabetasun, tratu txar, sexu-jasarpen eta sexu-abusu egoeretarako [2016]
Argitalpen-data: 2016-11-05
Hezkuntza arloko prebentzio- eta jardun-protokoloa gerta daitezkeen haurren eta nerabeen babesgabetasun, tratu txar, sexu-jasarpen eta sexu-abusu egoeretarako [2016]
Emakumeen genitalen mutilazioari aurrea hartzea, hezkuntza-esparruan [2016]
Argitalpen-data: 2016-11-01
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, hau da Emakumeen Genitalen Mutilazioa (EGM): "emakumeen organo genitalak nahita eta medikuak ez diren arrazoiengatik aldatzen edo lesionatzen dituzten prozedura guztiak". Hezkuntzako profesionalak garen aldetik, gure erantzukizuna da ikastetxean jarduera-protokolo hau kontuan hartzea, neskak babesteko, haien eskubide fisikoak bermatuz.
Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko dena [2016]
Argitalpen-data: 2016-10-01
Protokolo honek jarduera-prozedura bat arautzen du, aurkezten diren kexei edo salaketei konponbidea emateko. Prozedura laneko arriskuak prebenitzeko politikaren barruan kokatzen da. Arriskuen prebentzioko neurriekin zera lortu nahi da: ahal den neurrian, sexu-oinarritutako jazarpena izateko arriskua saihestea edo desagerraraztea, eta, prebentziozko neurriek huts egiten dutenean, salbuespen gisa, protokoloa aplikatzea.
Ikastetxeei zuzendutako protokoloa, ikasle transei edo genero portaera ez normatiboa dutenei eta haien familiei laguntzeko [2016]
Argitalpen-data: 2016-09-01
Hezkuntza-sistemaren lerro estrategiko bat da aniztasunari erantzutea. Hori dela eta, hezkuntzako profesionalek gai izan behar dute, eskola inklusiboaren parametroetan oinarrituta, ikasleen eta haien familien dibertsitatea ezagutu eta aitortzeko. Hezkuntzako profesionalek aniztasun horiek detektatuz gainera...
Ikastetxean genero indarkeriaren prebentziorako esku-liburua [2016]
2016/02/17. Emakumeen eta, bereziki, haur, nerabe eta gazteen aurka egiten den indarkeria lehentasunezko gaia da hezkuntza-komunitate osoarentzat. Prebentzio egokirako garrantzitsua da ulertzea genero-indarkeria ez dela ez fenomeno ez gaitz bat, baizik eta munduan emakumeen heriotza-kausa nagusia den arazo bat...
Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnenan jarduteko gida [2015]
2015/11/11. 201/2008 Dekretuan adierazitakoaren ildo beretik, azken urte hauetan bizikidetzari alderdi positiboetan zentratuz heltzearen ikuspegia azterlan eta ikerketa ugarik nabarmendu dute. Jarrera horri esker, arreta gehiago jartzen da bizikidetza positiboan laguntzen duten estrategietan, bizikidetza hausteko kasu larriek eskatzen duten erantzun puntualean (eta beharrezkoa, bestalde) baino…
LAPZ - Osasun larrialdiak eskolan [2015]
Argitalpen-data: 2015-01-15
Gida honetan, bizi-larrialdiekin (O-BBB eta GAABO), lehen sorospenekin (ziztadak, hozkadak, erredurak...) eta egoera bereziekin (asma, konbultsioak, alergiak...) lotutako jarduera-protokoloak aurkituko dituzu.
Dibortzio egoeren aurrean eskolan beharrezkoak diren jardunbide egokien eskuliburua [2011]
Argitalpen-data: 2011-12-15
Gida honen helburua honako hau da hezkuntza arloko profesionalei beren lanaren bitartez beren familian dibortzio-egoera bat bizi duten haurrei laguntzeko beharrezkoak dituzten tresnak ematea.
Ziberbullying kasuetan ikastetxeetan jarduteko protokoloa [2011]
Argitalpen-data: 2011-09-15
EMICI lantaldeak (Equipo Multidisciplinar de Investigación dobre el Ciberbullying) garatutako ziberbullyingaren kasuetan ikastetxeetan jarduteko protokoloa. Lantalde horren xedea da balio erantsi handiko ekarpenak eta ekarpen sozialak garatzea, IKTen erabillerari uztarturiko eta haurrek eta nerabeen artean gertatzen den ziberbullyingari lotutako hainbat fenomenoetarako. Lantaldeak hurbilketa zorrotza eta diziplina anitzekoa egin du.
Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnenan jarduteko gida [2011]
2011/09/03. 201/2008 Dekretuan adierazitakoaren ildo beretik, azken urte hauetan bizikidetzari alderdi positiboetan zentratuz heltzearen ikuspegia azterlan eta ikerketa ugarik nabarmendu dute. Jarrera horri esker, arreta gehiago jartzen da bizikidetza positiboan laguntzen duten estrategietan, bizikidetza hausteko kasu larriek eskatzen duten erantzun puntualean (eta beharrezkoa, bestalde) baino…
LAPZ Hezkuntzan lanean jazarpen sexista edota morala gertatzen den kasuetan prebentzio neurriak eta jarduteko prozedura [2011]
Argitalpen-data: 2011-07-26
EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko dekretua aplikatzeko gida [2009]
Argitalpen-data: 2009-03-03
Gida honetan, EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko abenduaren 2ko 201/2008 Dekretua jasotzen da, bai eta bertan jasotako eskubideen aurkako egoeretan esku hartzeko protokoloak ere.
Ikastetxe publikoetako langileenganako eraso kasuetan [2007]
Argitalpen-data: 2007-09-01
Azken urteotan, herrialde industrializatu guztietan, indarkeria-ekintzak areagotu egin dira ikastetxean bertan profesionalen aurka ikasleen aldetik, ikasleen senitartekoen eta lagunen aldetik eta ikastetxearekin lotura zuzenik ez duen kanpoko jendearen aldetik, eta buruhauste handia izatera iritsi da ikastetxetan lan egiten duten profesionalentzat...
Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnean jarduteko gida [2007]
2007/05/01. Bizikidetza-arazoak ekar ditzaketen hainbat gatazka sortzen dira ikastetxeetan. Horregatik, Ikastetxeetako prebentzio-eredu orokorrak dira halako egoerak modu positiboan berbideratzeko eta eskolan bizikidetza egokia bermatzeko modurik onena...
Osasun arreta berezia eskola orduetan [2006]
Argitalpen-data: 2006-08-30
Ikastetxe bakoitzean ezin denez osasun-ordezkaritza publikorik izan, premiazko kasuetan hezkuntza- eta osasun-arloko errutina izatea ahalbidetuko duten protokoloak proposatu behar dira, irakasleen borondatezko lankidetzaren bidez edo ezohiko neurriak hartuz...
LPAZ - Botikinen berriztapena eta eskaera
Argitalpen-data: 2007-10-11
TAS/2947/2007 Aginduak (2007-10-11ko BOE) ezartzen du Gizarte Segurantzako Lan-Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuek lehen sorospeneko botikinak eman ditzaketela...
LAPZ - Enpresa jarduerak koordinatzeko prozedura
Argitalpen-data: 2004-01-30
Prozedura hau aplikatu behar da ikastetxearen Zuzendaritzak kontratatzen badu obrak edo zerbitzuak enpresek edo langile autonomoek egitea.
LAPZ- Larrialdietan jarduteko prozedurak
Argitalpen-data: 1995-11-10
Ikastetxeetan urtero ikasturte hasieran posiblea den larrialdiari nola erantzungo zaion aurreikusten dute egokia den edo ez ebaluatuz.
LAPZ- Nola jokatu lan-istripuren bat gertatuz gero
Argitalpen-data: 1995-11-10
Lan-istripuak jakinarazten prebentzioarekin bat egiten duzu...
LAPZ- Segurtasuna: lanaren eremuko bide-segurtasuna
Argitalpen-data: 1995-11-10
Lanaren eremuko bide-segurtasuna: lan-jardueraren ondorioz errepidean ibilgailuak erabili behar direnean segurtasuna aztertzera, sustatzera eta kudeatzera bideratutako jarduerak. Definizio honen barnean honako trafiko-istripuak ditugu: "IN ITINERE" (langileak lanera joaten direnean edo etxera itzultzen direnean gertatzen direnak) eta MISIOKOAK (langilearen funtzioen ondorioz egin beharreko joan-etorrietan gertatzen direnak)...
LAPZ - Lantokian lanean hasten diren langileei laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioa emateko prozedura
Argitalpen-data: 1995-11-10
Ikastetxeko zuzendaritza arduratuko da langile berriek lan-arriskuen prebentzioari buruz izan beharreko informazioa jasotzeaz: segurtasun eta osasunerako dauden arriskuak eta ikastetxeko larrialdietako plana.
LAPZ - Amatasuna babestea
Argitalpen-data: 1995-11-10
Helbide honetan dauden dokumentazioak xede du jarduteko metodo sistematiko bat ezartzea eta prebentzioneurriak hartzea, amatasuna (edoskitzaroa barne) laneko arriskuen kontra babesteko