Zuzendaritza-taldeen prestakuntza

XXI. mendeko eskola-zuzendaritzak indarrean dagoen araudian jasotako eginkizunetatik harago doazen konpetentziak eta lidergo-estilo berriak eskatzen ditu, zeren zuzendaritza-taldeen rola funtsezko elementua baita hezkuntzaren kalitaterako. Ikerketek frogatu dutenez, eskola-zuzendaritzak baldintza estruktural eta konpetentzia egokiak izatea ikasleen ikaskuntzaren hobekuntzan eragin handiena duen bigarren faktorea da (irakasleek ikasgeletan egiten duten lanaren atzetik). Beraz, zuzendaritza-taldeen prestakuntza funtsezkoa da ikastetxeen funtzionamendu egokirako eta hezkuntza-komunitateak behar eta espero duenari kalitatezko erantzuna emateko.

Zuzendaritza-funtziorako sarbideari buruzko 29/2023 Dekretuan xedatzen denez, hautatutako (edo ezohiko izaeraz izendatutako) zuzendariek, aurretik, berariazko prestakuntza-programa bat gainditu beharko dute.

Ildo horretatik, Ikaskuntza eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren 2022ko urriaren 28ko Ebazpenean zuzendaritza-lana betetzeko hasierako eta etengabeko prestakuntzaren esparrua ezarri zen. Halaber, prestakuntza programen antolaketa, edukiak eta ebaluazio irizpideak garatzen dira, hau da:

  • zuzendaritza-lana betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoaren antolaketa, edukiak eta ebaluazio-irizpideak garatzea (HPPE)
  • zuzendaritza-lana betetzeko konpetentziak eguneratzeko programa espezifikoaren antolaketa, edukiak eta ebaluazio-irizpideak garatzea (KEPPE).

monografikoa ikusi

Zuzendaritza-taldeen hasierako/etengabeko prestakuntza...

Zuzendaritza-funtziorako sarbideari buruzko 29/2023 Dekretuan xedatzen denez, hautatutako (edo ezohiko izaeraz izendatutako) zuzendariek, aurretik, berariazko prestakuntza-programa bat gainditu beharko dute.

Prestakuntza hau zuzendaritza-praktikarantz eta –jardunerantz bideratu behar da, ikasleen hezkuntzaren hobekuntzaren funtsezko elementu gisa, hori guztia ezagutza tekniko eta profesionalak eguneratzeko testuinguruan, zuzendaritzaren, hezkuntza-kudeaketaren eta ikastetxeko lidergoaren ikuspuntutik..

Prestakuntza-programa espezifikoen helburua da irakasleek eskuratu ditzatela zuzendaritza-eginkizuna eta lidergo pedagogikoa betetzeko beharrezkoak diren konpetentziak. Hauek zenbait motatako prestakuntza-jardueratan egituratuko dira.

Prestakuntza-jarduera horiek mota eta modalitate desberdinetan zehaztuko dira...

  • Prestakuntza-jarduera motak: ikastaroak, mintegiak, praktika-komunitateak, prestakuntza-topaketa monografikoak, nazioartekotze-programak, prestakuntza-egonaldiak beste ikastetxe batzuetan, eta hezkuntza-arlokoak ez diren inguruneetan lidergoa duten pertsonen arteko topaketak..
  • Modalitateak: presenciales, semipresenciales y online (síncrona/asíncrona).
  • Prestakuntza-jarduera hauek derrigorrezkoak edo hautazkoak izango dira bakoitzak bere beharretarako egokiena den prestakuntza-ibilbidea egin dezan.
  • Horien garapenean aplikazio praktikoak sartuko dira, hala nola txosten edo memoria bat egitea edo ikastetxean praktika bat egitea.

 Zuzendaritza-eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoa [ZEB_HPPE]

  • Ikastetxe bateko zuzendaritzan jarduteko hautatutako zuzendariek prestakuntza-programa hau gainditu beharko dute, salbuespenak salbuespen, izendatu aurretik.
  • Programak gutxienez 120 orduko iraupena izango du (80 ordu derrigorrezko prestakuntza-jardueretan eta 40 ordu aukerako jardueretan).
  • Gainditutako prestakuntza-programek balio mugagabea izango dute, nahiz eta zortzi urteko epea igaro ondoren eguneratze-moduluak finkatu beharko diren.

 

 Zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko prestakuntza-programa espezifikoa [ZEB_KEPPE]

  • ZEB_KEPPE eguneratzeko programaren helburua da ikastetxeetako zuzendaritzan diharduten pertsonen etengabeko prestakuntza, eta zuzendaritza-funtzioaren eta lidergo pedagogikoaren kalitatea hobetzera bideratuta dago...
  • ZEB_HPPE gainditu duten ikastetxe bateko zuzendaritzan jarduteko hautatutako zuzendariek, dagokion ziurtagiria eman eta zortzi urteko epea igaro ondoren, zuzendaritza-eginkizuna betetzeko eguneratze-moduluak egin beharko dituzte, ZEB_KEPPE programa gaindituz.