Hezkuntza Sistemaren Diagnostikoa, 2023

Data: 2023-06-27

2023ko ekainaren 26ko arratsaldean, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordearen aurrean Hezkuntza Sistemaren Diagnostikoa aurkeztu zen, Euskadiko hezkuntzaren adierazlerik esanguratsuenen laburpena. Aurkezpenean, hainbat paneletan jasotako datuak eta joerak errepasatu dira: Education at a Glance 2022, Education and Training Monitor 2020, Eustat, Eurostat, INE, Hezkuntza Ministerioaren estatistikak eta ISEI-IVEIk jasotako informazioa, besteak beste.

EHAAn Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculum-dekretuak argitaratu dira (2023-08-09)

Data: 2023-05-30

2023ko ekainaren 9an argitaratu ziren EHAAn Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza eta DBH barne) eta Batxilergoko curriculumak ezartzeko eta EAEn ezartzeko dekretuak.

Berrikuntza arduraduna (BeA), zuzendaritza-taldearekin berrikuntzaren arloan lankidetzan aritzeko figura berritzailea

Data: 2023-05-16

Berrikuntza arduradunak, hain zuzen, zuzendaritza-taldearekin berrikuntzaren arloan lankidetzan aritzeko sortu diren figurak dira, ikastetxeetako behar eta erronkei erantzun integrala emateko. Gaur, maiatzaren 16an, figura berritzailea eta esanguratsua den honi buruzko jarraibideak jasotzen duen dokumentua argitara eman dute.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege-proiektua onartu du

Data: 2023-04-25

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko Lege Proiektua onetsi du. Agiri hori Eusko Legebiltzarrera igorriko da, behar den tramitazioa egin dezan. Zioen azalpena buru duela, onartutako testuak 101 artikulu biltzen ditu, eta hainbat alderdi jorratzen ditu: hezkuntza eta bizikidetza positiborako eskubidea, hezkuntza-sistemaren gobernantza, hizkuntzak, ikastetxeen autonomia eta berrikuntza, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza.

Apirileko azken astean eta maiatzean zuzendaritza taldeentzako prestakuntza jarduera berriak

Data: 2023-04-20
Hasierako prestakuntza programaren aginduzko jarduerak burutu ondoren, laster aukerako bi prestakuntza jarduera eginen dira. Alde batetik, 20 orduko ikastaroa, «Finkatze fasea» izenekoa, eta, bestetik, 10 orduko monografikoa, «Zuzendaritza funtzioak eta betebeharrak XXI. mendeko eskolan», azken hori Miguel Angel Santos Guerrak emana.

Zuzendaritza-funtzioari buruzko dekretu berria argitaratu da

Data: 2023-03-14

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren titulartasuneko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendaritza-funtzioa eskuratzeari, prestakuntza jasotzeari, hura ebaluatzeari eta aitortzeari, eta hura osatzen duten karguak uzteari buruzko 29/2023 Dekretua argitaratu da EHAAn...

Programazio didaktikoak egiteko gida berria kaleratu du Hezkuntza Sailak

Data: 2023-02-06

Gaur bertan ikastetxeetara heldu da programazio didaktikoak egiteko gida berria. Gida hau laguntza modura eskaintzen da Oinarrizko Hezkuntzan programazio didaktikoak egiteko, hots, Lehen Hezkuntzako ikaskuntza -arloen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaien programazio didaktikoetarako. Esku artean duzun dokumentua 2017an argitaratutako gidaren eguneraketa bat da.

Curriculumgunean ikusi

Zuzendaritza proiektua egiteko laguntza-gida berria

Data: 2023-01-09

Hezkuntza Sailak, Zuzendaritza Proiektua egiteko laguntza-gida berria argitaratu du. Oraingoz euskaraz bakarrik dago eskuragarri.

Dokumentua ikusi

Ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko prozedura

Data: 2022-12-30

2022ko abenduaren 30ean argitaratu da unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiten duen Agindua. Informazio guztia Irakaskuntza eta Ikastetxeen Zuzendaritzan aurkituko duzu.