Programazio didaktikoak egiteko gida berria kaleratu du Hezkuntza Sailak
Data: 2023-02-06
Gaur bertan ikastetxeetara heldu da programazio didaktikoak egiteko gida berria. Gida hau laguntza modura eskaintzen da Oinarrizko Hezkuntzan programazio didaktikoak egiteko, hots, Lehen Hezkuntzako ikaskuntza -arloen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaien programazio didaktikoetarako. Esku artean duzun dokumentua 2017an argitaratutako gidaren eguneraketa bat da.