Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege-proiektua onartu du
Data: 2023-04-25
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko Lege Proiektua onetsi du. Agiri hori Eusko Legebiltzarrera igorriko da, behar den tramitazioa egin dezan. Zioen azalpena buru duela, onartutako testuak 101 artikulu biltzen ditu, eta hainbat alderdi jorratzen ditu: hezkuntza eta bizikidetza positiborako eskubidea, hezkuntza-sistemaren gobernantza, hizkuntzak, ikastetxeen autonomia eta berrikuntza, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza.
.