«BATUA» euskarari egiten diozun ekarpena
«Batua.eus» Adimen Artifizialean eta Sare Neuronaletan oinarritutako itzulpen automatikoko zerbitzua da, eta erabilera bakoitzarekin hobetzen da. «Batua.eus» itzultzailea erabiltzen duzun bakoitzean, euskararen eta euskalkien itzulpen-teknologiak hobetzen laguntzen duzu.
«ITZULI» itzultzaile neuronala
«ITZULI» itzultzaile neuronala da, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak herritarren zerbitzura jartzen du. Hainbat erakundek corpus bolumen handiarekin lagundu dute «ITZULI»ren garapenean: IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala, EHUko Euskara Institutua, EIZIE Elkartea...
«ELIA» elhuyar
Elhuyarren itzultzaile automatiko adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarrituta dago. Sei hizkuntza hauen arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galiziera...
«EUSKALTERM» terminologia banku publikoa
EUSKALTERM euskarazko terminologiaren erabiltzaileen erreferentzia da, urteetan egindako terminologia-lanak jasotzeaz gain, Terminologia Batzordeak onartutako eta gomendatutako terminologia eskaintzen baitu.
«EUSKALTZAINDIA»-ren hiztegia
Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, oinarrian 1991n hasi eta 2015ean burutu zen Hiztegi Batua duena, eta adieraz, adibidez eta azpisarreraz eta sarrera berriz hornitzen duena (eguneratze honetan, guztira 38.222 sarrera, 10.083 azpisarrera eta 67.722 adiera jaso dira).
«HIZTEGIA» elhuyar
Elhuyar Hiztegia hiztegiaren bertsio hau Euskaltzaindiaren gomendio eta erabakien arabera berritutako eta idatzitako edizioa da. Hiztegi honek milaka sarrera, azpisarrera, adiera eta adibide ditu.
...ezagutu euskararen tresna gehiago «euskadi.eus» -en
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Politika Sailak "euskararen tresna" ugari jartzen ditu profesionalen eta, oro har, herritarren eskura, hala nola, hiztegi elebakar eta elebidunak, hiztegi entziklopedikoak eta entziklopediak, banku terminologikoak...