«labur.eus» URL laburtzailea

«Labur.eus» dinahosting eta PuntuEUS Fundazioak garatutako URL laburtzaile bat da. Elkarlanean jarraitzen dugu euskarari mundu digitalean ikusgarritasuna eta presentzia emateko, oraingoan, tresna berri batekin.

«One note» oharren kudeatzailea

Microsoft OneNote web aplikazio erabilgarria da apunteak hartzeko, zerrendak egiteko eta edozer idazteko. Oharrak gaika antolatzeko aukera ematen du, erraz asko, ohar-blokak sortuz. Ohar batez edo gehiagoz osatutako libretak edo koadernoak dira, eta atalka taldekatu ditzakezu...

QR kodeen sortzailea

QR kodeen sortzaile bat QR kode mota desberdinak sortzeko erabiltzen den tresna bat da. Zure beharren arabera, webgune bat irekitzeko QR kodeak sor ditzakezu, PDF bat ikusi, musika entzun, Youtubeko bideoak ikusi, argazkiak gorde, WiFi sarera konektatu eta askoz gehiago...

«Evernote» gestor de notas

Evernote tresna ahaltsua da zure lanak egunero erabiltzen duzun informazio guztiarekin batera kudeatzeko. Evernote erabiltzeko milaka modu daudela dirudi... Erabil ezazu unibertsitatean, lanean, bizitza pertsonalean eta askoz gehiago. Halaber, Evernote-ra mezu elektronikoak bidal ditzakezu eta behar dituzun gauza guztiak leku bakar batean bildu...

 

«Trello» lan-fluxuak

Trello ikusizko tresna bat da, ekipoei edozein motatako proiektuak eta lan-fluxuak kudeatzeko eta zereginak gainbegiratzeko aukera ematen diena. Gehitu fitxategiak, checklist-ak edo automatizazioak: pertsonalizatu dena zure taldearen beharren arabera. Erregistratu, taula bat sortu eta kito!

«Symbaloo» hezkuntza-baliabideen kudeatzailea

Symbaloo web-plataforma bat da, eta irakaskuntza-lanari ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta esperientzia didaktikoa sustatzeko behar diren tresnak eskaintzen ditu, teknologia eta tresna interaktiboak erabiliz. Aplikazio honekin, zure hezkuntza-baliabideak kudeatu, antolatu eta partekatu ahal izango dituzu lerro pertsonalizatuko ingurune batean...

«Prezi» comunicación eficaz

«Prezi» comunicación eficaz

«Genially» eduki digital interaktiboak

Eduki digital interaktiboak (infografiak, aurkezpenak edo mapak...) programatzeko beharrik gabe eta diseinuari buruzko ezagutzarik izan gabe sortzeko tresna da Genial.ly. Landutako edukiak web-orrietan edo on line bistaratzeko pentsatuta dago aplikazioa, eta ez inprimatzeko...

«Mindmeister» adimen mapak

MindMeister adimen mapak linean sortzeko tresna bat da, ideiak grafikoki atzeman, garatu eta partekatzeko aukera ematen duena. Hezkuntzan ideia-jasak sortzeko, oharrak hartzeko, proiektuak planifikatzeko eta sormen-lan asko egiteko erabil daiteke. Web-ean oinarrituta dago erabat, port, eta zure web nabigatzailetik sar zaitezke beti zure mapa mentaletara...

«Canva» diseinu grafikoa

Canva komunikaziorako irudien diseinu grafikoko eta konposizioko web bat da, eta online tresnak eskaintzen ditu zure diseinuak sortzeko, bai aisialdirako bai profesionaletarako. Diseinatzaile amateurrentzat nahiz eskarmentudunentzat balio du, bere irudi-bankua eta askotariko tresnak barne...

«Mentimeter» bilera interaktiboak

Mentimeter online tresna ahaltsua da, aurkezpenak sortzeko eta entzuleekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen duena: zuzeneko inkestak, galdetegiak, hitz-hodeiak, galderak eta erantzunak, eta gehiago informazioa denbora errealean lortzeko... Irakasleek feed-back berehalakoa eman diezaiekete ikasleek emandako erantzunei, eta, beraz, agerian utz daiteke ikasleek lortutako maila.

«RubiStar» errubrikak on line

RubiStar doako tresna da, eta denbora gutxian kalitatezko errubrikak sortzen laguntzen die hezitzaileei. Hainbat gai eskaintzen ditu txantiloietan oinarritutako errubrikak sortzeko: proiektuak, multimedia, matematika, idazketa, produktuak, irakurketa, artea, trebetasunak, zientziak edo musika, besteak beste. Erregistratutako pertsonek on line gorde eta edita ditzakete errubrikak, eta edozein lekutatik sar daitezke haietara...