Hezkuntza Sistemaren Diagnostikoa, 2023

Data: 2023-06-27

2023ko ekainaren 26ko arratsaldean, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordearen aurrean Hezkuntza Sistemaren Diagnostikoa aurkeztu zen, Euskadiko hezkuntzaren adierazlerik esanguratsuenen laburpena. Aurkezpenean, hainbat paneletan jasotako datuak eta joerak errepasatu dira: Education at a Glance 2022, Education and Training Monitor 2020, Eustat, Eurostat, INE, Hezkuntza Ministerioaren estatistikak eta ISEI-IVEIk jasotako informazioa, besteak beste.

EHAAn Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculum-dekretuak argitaratu dira (2023-08-09)

Data: 2023-05-30

2023ko ekainaren 9an argitaratu ziren EHAAn Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza eta DBH barne) eta Batxilergoko curriculumak ezartzeko eta EAEn ezartzeko dekretuak.

Berrikuntza arduraduna (BeA), zuzendaritza-taldearekin berrikuntzaren arloan lankidetzan aritzeko figura berritzailea

Data: 2023-05-16

Berrikuntza arduradunak, hain zuzen, zuzendaritza-taldearekin berrikuntzaren arloan lankidetzan aritzeko sortu diren figurak dira, ikastetxeetako behar eta erronkei erantzun integrala emateko. Gaur, maiatzaren 16an, figura berritzailea eta esanguratsua den honi buruzko jarraibideak jasotzen duen dokumentua argitara eman dute.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege-proiektua onartu du

Data: 2023-04-25

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko Lege Proiektua onetsi du. Agiri hori Eusko Legebiltzarrera igorriko da, behar den tramitazioa egin dezan. Zioen azalpena buru duela, onartutako testuak 101 artikulu biltzen ditu, eta hainbat alderdi jorratzen ditu: hezkuntza eta bizikidetza positiborako eskubidea, hezkuntza-sistemaren gobernantza, hizkuntzak, ikastetxeen autonomia eta berrikuntza, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza.

Ver todas las noticias

 

25
IRA

«Ikastetxearen oinarriak eraikitzen» ARABA

2023/09/25-26-27. ARABA. [KOLDO MITXELENA BHI. Batxilergogoko eraikina. Agurain taldea z/g. Gasteiz]. «Ikastetxearen oinarriak eraikitzen» Hasierako prestakuntzaren barruan dagoen 20 orduko ikastaroa [PEFI_HPPE-derrigorrezkoa].

02
URR

«Ikastetxearen oinarriak eraikitzen» GIPUZKOA

2023/10/2-3-4. GIPUZKOA. [LASARTE BN. Aranbde kalea, 17. Lasarte-Oria]. «Ikastetxearen oinarriak eraikitzen» Hasierako prestakuntzaren barruan dagoen 20 orduko ikastaroa [PEFI_HPPE-derrigorrezkoa].

05
URR

Mintegia: «Zuzendaritza jarraipena» | BNko Lidergo Taldea | 15 ordu

2023-2024 ikasturtean zehar. LURRALDEKA. «Zuzendaritza jarraipena» Zuzendaritza- eginkizunarekin lotutako gaietan sakontzeko mintegia. Prestakuntza-ekintza honetan parte hartu dezakete zuzendari guztiak,  ez ohiko izendapenarekin daudenak eta baita proiektudun zuzendariak [PEFI _HPPE hautazkoa]

egunak eta tokiak ikusi

Ver todos los eventos