Zuzendaritza-taldeen prestakuntza

Askotan, XXI. mendeko eskola-zuzendaritzak behar dituen konpetentziak eta lidergo-estilo berriak indarrean dagoen araudian jasotako funtzioak gainditzen dituzte, zeren zuzendaritza-taldeen rola funtsezko elementua baita hezkuntzaren kalitaterako. Ikerketek frogatu dutenez, eskola-zuzendaritzak baldintza estruktural eta konpetentzia egokiak izatea ikasleen ikaskuntzaren hobekuntzan eragin handiena duen bigarren faktorea da (irakasleek ikasgeletan egiten duten lanaren atzetik). Beraz, zuzendaritza-taldeen prestakuntza funtsezkoa da ikastetxeen funtzionamendu egokirako eta hezkuntza-komunitateak behar eta espero duenari kalitatezko erantzuna emateko.

Zuzendaritza-funtzioan sartzeari buruzko 29/2023 Dekretuaren II. kapituluan xedatzen denez, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zuzendaritza-funtzioarekin, hezkuntza-kudeaketarekin eta hezkuntza-lidergoarekin lotutako prestakuntza-jarduerak eskainiko ditu, irakasle guztientzat. Era berean, zuzendaritza-eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoak eta zuzendaritza-taldeko kide guztientzat zuzendaritza-eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko eguneratze-programak jasotzen ditu, eta horiek programa horietan parte hartzea sustatuko du.

  • 5. artikuluan, zuzendaritza-funtzioa betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoa (HPPE) ezartzen da.
  • 6. artikuluan xedatzen denez, sailak etengabeko prestakuntzako programak sustatuko ditu, ikastetxeetan zuzendaritza-eginkizunaren eta lidergoaren kalitatea hobetzeko. Atal honen barruan, eguneratze-programa espezifiko bat jasotzen da, zuzendariei zuzendua, baldin eta HPPE gainditu izanaren ziurtagiria zortzi urte baino gehiagokoa bada.

Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zehaztuko ditu prestakuntza-programa horien deialdia, antolaketa, edukiak eta ebaluazio-irizpideak, irakasleen prestakuntzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren kasuan kasuko ebazpenean.

2024-06-06ko deialdia ikusi   ·   behin behineko ebazpena ikusi

infografia interaktiboa

Zuzendaritza-taldeen hasierako/etengabeko prestakuntza...

Zuzendaritza-funtziorako sarbideari buruzko 29/2023 Dekretuan xedatzen denez, hautatutako (edo ezohiko izaeraz izendatutako) zuzendariek, aurretik, berariazko prestakuntza-programa bat gainditu beharko dute.

Prestakuntza-programa espezifikoen helburua da irakasleek eskuratu ditzatela zuzendaritza-eginkizuna eta lidergo pedagogikoa betetzeko beharrezkoak diren konpetentziak. Hauek zenbait motatako prestakuntza-jardueratan egituratuko dira.

Prestakuntza-jarduera horiek mota eta modalitate desberdinetan zehaztuko dira...

  • Prestakuntza-jarduera motak: ikastaroak, mintegiak, praktika-komunitateak, prestakuntza-topaketa monografikoak, nazioartekotze-programak, prestakuntza-egonaldiak beste ikastetxe batzuetan, eta hezkuntza-arlokoak ez diren inguruneetan lidergoa duten pertsonen arteko topaketak..
  • Modalitateak: presenciales, semipresenciales y online (síncrona/asíncrona).
  • Prestakuntza-jarduera hauek derrigorrezkoak edo hautazkoak izango dira bakoitzak bere beharretarako egokiena den prestakuntza-ibilbidea egin dezan.
  • Horien garapenean aplikazio praktikoak sartuko dira, hala nola txosten edo memoria bat egitea edo ikastetxean praktika bat egitea.

 Zuzendaritza-eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoa [ZEB_HPPE]

  • Ikastetxe bateko zuzendaritzan jarduteko hautatutako zuzendariek prestakuntza-programa hau gainditu beharko dute, salbuespenak salbuespen, izendatu aurretik.
  • Programak gutxienez 120 orduko iraupena izango du (80 ordu derrigorrezko prestakuntza-jardueretan eta 40 ordu aukerako jardueretan).
  • Gainditutako prestakuntza-programek balio mugagabea izango dute, nahiz eta zortzi urteko epea igaro ondoren eguneratze-moduluak finkatu beharko diren.

 

 Zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko prestakuntza-programa espezifikoa [ZEB_KEPPE]

  • ZEB_KEPPE eguneratzeko programaren helburua da ikastetxeetako zuzendaritzan diharduten pertsonen etengabeko prestakuntza, eta zuzendaritza-funtzioaren eta lidergo pedagogikoaren kalitatea hobetzera bideratuta dago...
  • ZEB_HPPE gainditu duten ikastetxe bateko zuzendaritzan jarduteko hautatutako zuzendariek, dagokion ziurtagiria eman eta zortzi urteko epea igaro ondoren, zuzendaritza-eginkizuna betetzeko eguneratze-moduluak egin beharko dituzte, ZEB_KEPPE programa gaindituz.