LIDERGOA - Zuzendaritza-funtzioa SARRERA
Ikastetxe bateko zuzendaritza-eginkizuna betetzeko aukeratuak izan diren eta zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa (ZEB_HPPE) gainditu duten zuzendariek zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko moduluak egin beharko dituzte, dagokion ziurtagiria jaso eta zortzi urteko epea igarotzen denean; horretarako, ZEB_KEPPE programa gainditu beharko dute.
Zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko oinarrizkotzat jotzen diren edukiak 6 modulutan daude antolatuta. Programan egiten diren jarduerek modulu horietako edukiak erlazionatu ahal izango dituzte elkarren artean, modu globalizatuan landuz.
Programak 60 orduko iraupena du: 45 ordu derrigorrezko prestakuntza-jarduerei dagozkie eta 15 ordu hautazko jarduerei.
Zuzendaritza-funtzioa
XXI. mendeko eskola-zuzendaritzak indarrean dagoen araudian jasotako eginkizunetatik harago doazen konpetentziak eta lidergo-estilo berriak eskatzen ditu, zeren zuzendaritza-taldeen rola funtsezko elementua baita hezkuntzaren kalitaterako. Ikerketek frogatu dutenez, eskola-zuzendaritzak baldintza estruktural eta konpetentzia egokiak izatea ikasleen ikaskuntzaren hobekuntzan eragin handiena duen bigarren faktorea da (irakasleek ikasgeletan egiten duten lanaren atzetik). Beraz, zuzendaritza-taldeen prestakuntza funtsezkoa da ikastetxeen funtzionamendu egokirako eta hezkuntza-komunitateak behar eta espero duenari kalitatezko erantzuna emateko.
Testuinguru horretan, Ikaskuntza eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren 2022ko urriaren 28ko Ebazpenaren xedea da:
- zuzendaritza-eginkizuna betetzeko zuzendutako hasierako eta etengabeko prestakuntzaren esparrua ezartzea
- zuzendaritza-eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoaren antolaketa, edukiak eta ebaluazio-irizpideak garatzea (HPPE)
- zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko programa espezifikoaren antolaketa, edukiak eta ebaluazio-irizpideak garatzea (KEPPE).
dfafsdafsdefsdfsdfsdfvsdf sd